Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa, irailaren 22tik 30era

Datozen egunetan, zinema-izarrek eta zinemazaleek Donostia izango dute helmuga.

Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa hartuko du hiriak, eta bertan izango dira, besteak beste, Juliette Binoche, Gabriel Byrne, François Cluzet, Emmanuelle Devos, Griffin Dunne, Aidan Gillen, Mads Mikkelsen, James Norton eta Dominic.

Halaber, zinema-adituez gainera, turista eta bisitari ugari elkartuko dira hirian, Zinemaldia sekulako ekitaldia da-eta. Donostiak planik onena eskainiko dizu egunotan, hiriaz benetan goza dezazun. Ezinbestekoa da Alde Zaharrean pintxo bat jatea, Kontxako badian argazki bat ateratzea, parkeez eta naturaz gozatzea eta zazpi kilometroko paseoa ematea Zurriola hondartzatik Haizearen orrazira, shopping onenaz ahaztu gabe. Eta batek daki, beharbada zeluloideko izar handiren batekin egingo duzu topo!

https://www.sansebastianfestival.com/eu/