Abuztuaren 12an hasiko da Donostiako Aste Nagusia

Kontxako badia da su artifizialen agertoki nagusia

Erakusketak, musika eta dantza, haurrentzako jarduerak, zinema eta antzerkia… Makina bat gauza egin daitezke Donostiako Aste Nagusian. Su artifizialak agertoki paregabe batean ikusi ahal izatea da jai hauen zigilu ukaezina. Non eta Kontxako Badian, izozki bat hartuta, Nazioarteko Lehiaketa bertatik bertara jarraitzeko.

Sagues izaten da mugimendu handiko beste puntu bat. Aurten eskainiko diren kontzertuen artean ageri dira En Tol Sarmiento – ETS, Sofía Ellar, Gari & Maldanbera + Hertzainak, El Drogas, Bulego, Danny Ocean, Huntza eta Antonio Carmona.

 

Informazio gehiago eta jaien egitaraua