Sartu gara abuztuan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiekin

Abuztuaren 4tik 9ra, etengabeko jai-giroan bizi da hiria

Gasteiz ia atzera-kontaketa bete-betean dago, egun handia noiz iritsiko zain. Abuztuaren 4an (ostirala), 18:00etan, Zeledon kanpandorretik jaitsiko da Andre Maria Zuriaren plazan. Eta halaxe hasiko du datozen egunetarako antolatutako programazio guztia. Gorka Ortiz de Urbinak azken urtea izango du aurten, festetako pertsonaiarik enblematikoena antzezten.

Publiko guztientzat pentsatutako programa prestatu dute: kontzertuak, antzerkia, haurrentzako jarduerak… baita blusen eta nesken kuadrillek antolatutako ekitaldiak ere. Guztientzat dago tokia jai jendetsu honetan. Gasteiztar gehienak jantzi tradizionalak soinean dituztela irteten dira; beraz, anima zaitez zeu ere, nahastu bertakoekin eta gozatu jaiez!

Kontsultatu programa hemen