Gasteizko “Poetak en Maiatzean” jaialdiaren XI. edizioa ospatuko da aurten

Aurten ere bueltatuko da nazioko zein nazioarteko poetekin.

Aurreko urteko formatu presentzialaren bueltaren arrakastaren ostean pandemia ondoren, Poetak Maiatzean aurten bueltatzen da jarduera askorekin hilabete osoan zehar; kontzertuak, lehiaketak errezitaldiak… non hemengo zein atzerriko poetak parte hartuko duten. Urte honetako izen propioak Anari, Marwan, Sheila Blanco edo  Indran Amirthanayagam poeta ceilandarra dira, beste askoren artean.

Edizio honetan, gure hirira bizia emango diote berriz dagoeneko finkatuta dauden ekintzak, “Etxarteetako” poesia ibilbidea, Usoen Eguna eta Itsasoari begira, sortzaile desberdinek hiri guztia betez, publiko gazte zein heldura helaraziz.

Mexikori dago edizio hau bereziki eskainia, Cruz del Olvido edo Juan Záiar-ri eskainiriko Altar de Muertos.

Aurrekoei leku berriak gehituko zaizkie, hala nola Armentiako Basilika, Argomanizko Paradorea edo Kora Green City aparta hotelaren terraza panoramikoa. Horrez gain, furgoneta poetiko bat ibiliko da hainbat herrietatik, eta mikro irekia utziko du, bizilagunek esaera zaharrak eta bertsoak bota ditzaten. Bingo poetikoa ere egongo da sorpresa askorekin.

Hori gutxi balitz, jaialdiak itsasoa ekarriko du Gasteizera, zehazki, Abasto Merkatuko teilatura, eta han hamaka eroso batzuetatik errezitaldiez gozatzeko aukera izango da.
Edizio honetan, jaialdian errotuen dagoen jardueretako batekin jarraituko dugu: Páginas de Cristal (Kristalezko Orrialdeak), hiriko erakusleihoak ibilbide poetiko bihurtu nahi dituena, errotuladore ez permanenteekin poemak idatziz lokal komertzialetako eta ostalaritzako leihateetan.