Kaldearte 2022: Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko XVI. Erakusketa

Kaldearteren hamaseigarren edizioa ekainaren 10, 11 eta 12an izango da

KaldeArte kaleetara eta plazetara itzuliko da ekainaren 10etik 12ra. Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren hamaseigarren edizioak zuzeneko arteen dinamismoa eta energia berreskuratu nahi ditu, gure hiriak eskaintzen dituen hiri-agertoki onenak sortzaile eta publikoentzat eskuragarri jarriz.

Hogeita hamar konpainiak beren ikuskizunak erakutsiko dituzte, era guztietako formatuetan oinarritutako 56 emanalditan. Hala, KaldeArte 2022 jaialdiak askotariko programazioa eskainiko du hainbat diziplinatan (antzerkia, dantza, musika, performancea…), formatu eta audientziatan, eta kaleko arte bizien esparruko sorkuntza garaikidearen erakusketa adierazgarri bat eskainiko du, nazio zein nazioarte mailan.

KaldeArte jaialdiaren inaugurazio ekitaldirako aukeratu den ikuskizuna honako hau da: Senta. Ikuskizun ibiltari honen erabateko estreinaldia, euskal kaleko arteen panoramaren bi konpainia esanguratsuenen eskutik etorriko da: Deabru Beltzak (Max Saria kaleko ikuskizun onenari) eta Hortzmuga Teatroa.

Informazio gehiago.