Bilboko Kalealdia 2021: Kale Antzerki eta Arteen Jaialdia

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko konpainiekin ospatuko da Jaialdia

Bilboko Kalealdia, Kale Antzerki eta Arteen Jaialdia, ekainaren 28tik uztailaren 3ra egingo da. XXII. edizioan, Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko 28 konpainiaren 58 emanaldik beteko dituzte hiriko kaleak. Horietako 12 euskaldunak dira, Jaialdiak tokiko kulturari emandako babesaren erakusgarri. Jaialdia Doña Casilda parkean hasiko da, ekainaren 28, 29 eta 30ean. Beste agertoki batzuk Alde Zaharra, Arriaga Antzokiaren Plaza eta Bizkaia Aretoa UPV/EHU izango dira.

Emanaldiak doakoak dira, eta aldez aurretik emanaldi bakoitza baino 48 ordu lehenago erreserbatu behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen bakarrik erreserbatu ahal izango ditu. Sarrera erosteko proposamen bakarra Jean Philippe Kikolasen “Calor” ikuskizunean izango da, eta dagoeneko salgai daude, 3€-ren truke. Egungo egoeraren aurreko segurtasun-neurri gisa, sarrera mailakatua izango da, eta jarduketak egiten diren espaziora sartu ahal izango da jarduketak hasi baino 30 minutu lehenago. Eserlekuak banakakoak izango dira, eta sarreraren unean esleituko dira.

Informazio gehiago