K. o. I. eta III. mendeen artean. Erromatar inperioa, lurralde hauetan finkatu zen eta Oiasso hiria sortu zuten, arku atlantikoko garrantzitsuenetako bat izan zena. Aurkitutako hondakin ugarietan ikus daiteke Oiasso hiriak izan zuen garrantzia. Horien artean, Irungo Santiago kalean agertutako portua eta egungo Oiasso Erromatar Museoaren atzean dauden termak nabarmentzen dira. Museo horrek eskualdean aurkitutako ondare guztiak biltzen ditu. Zentro honen zeregina ondare arkeologikoa zabaltzea da eta horretarako Antzinako Historiari eta arkeologiari buruzko jarduera eta tailer didaktikoak garatzen ditu.