Kandinsky Guggenheim Bilbao Museoan

Artista ospetsuari eskainitako erakusketa zabala dago Bizkaiko zentroan

Guggenheim Bilbao Museoak Vasily Kandinskyren (1866 – 1944) lana eta artearen ikuspegi ez-objektiboaren teoria gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Solomon R. Fundazioari lotuen dagoen margolarietako bat da, bere sortzailea, Solomon R. Guggenheim industriala, 1929an hasi baitzen Kandinskyren lanak biltzen, eta hurrengo urtean Dessauko Bauhausen ezagutu zuen artista. Honako erakusketa honek fundazioak dauzkan funts zabaletatik datozen lanak aurkezten ditu, eta guztiz ilustratzen du margolariaren ibilbide garrantzitsua.

Erakusketa maiatzera arte egongo da zabalik, eta Kandinskyren eta bere garaikideen arteko harremana aztertu nahi du 90 margolan, paper gaineko lan eta eskulturen bitartez.

Informazio gehiago.