Euskadiko Ekoturismo IV. Foroa

Martxoaren 24an eta 25ean Ekoturismoaren IV. Foroa egingo da Europa Biltzar Jauregian, online formatuan

EUSKADI, NATURA ETA BIZITZA: ETORKIZUNEKO EKOTURISMOA izenburupean, Europa Biltzar Jauregian Ekoturismo Foroa ospatuko da aurten ere eta, lehen aldiz, modu telematikoan egingo da. Formatu berri honekin, foroa COVID-19k sortutako pandemiak markatutako beharretara egokitzen da, baina segmentu turistiko honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzen jarraitzeari uko egin gabe, are gehiago espazio irekiek eta naturak garrantzi berezia hartzen duten une honetan.

Aurreko edizioetan bezala, helmuga gonbidatu bat egongo da, eta aurtengoa Katalunia izango da. Gainera, martxoaren 25ean, osteguna, prestakuntza-tailer praktiko batzuk antolatu dira. Era berean, eta online formatu berriak eskaintzen dituen erraztasun eta aukera guztiak aprobetxatuz, foroaren egun guztietan, arratsaldeko ordutegian, networking-erako areto birtualetan sartu ahal izango da.

Informazio gehiago