Menchu Gal aretoko (Irun) denboraldi berriari hasiera emango dio María Paz Jiménezen pinturak. XX. mendeko artearen aitzindari eta sortzaileak Gipuzkoan izan zen bitartean egindako 30 margolanek osatzen dute erakusketa. Erakusketa azaroaren 22ra arte bisitatu ahal izango da (ostiral eta larunbatetan, 18:00etatik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era); hain zuzen, aurten 110 urte bete dira margolari ausart eta apurtzaile hori jaio zela.
‘Diamante inquieto’ da erakusketaren izena, eta Menchu Gal aretoak emakumeek artean izan duten papera ikusgai egiteko mantendu duen erakusketa-lerroari jarraitzen dio.
Informazio gehiago HEMEN
Aretoko edukiera mugatua da, maskara erabili beharko da, eta gel hidroalkoholikoa egongo da.