Udazkenarekin batera, urtero iristen da Gasteizera World Press Photo, prentsa-argazkilaritzaren arloko nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuena. Kazetari gailenak eta nazioarteko agentzia onenak hartzen dute parte lehiaketan.
Azaroaren 15era arte Montehermoso kulturuneko ur-biltegian bisitatu ahal da astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Astelehenetik ostiralera sarrera librea da, edukiera bete arte; ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbarik egitea, ezta gonbidapenik eskatzea ere. Larunbat, igande eta jaiegunak gonbidapena deskargatu edo eskatu 945 161619 telefonoan.
Gonbidapenak aukeratutako egunerako eta ordu-tarterako baino ez du balio, eta sarreran erakutsi behar da, mugikorrean edo inprimatuta.