Antzerkia eta dantza garaikidea Bilbon

Hemen da jada Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen 22. Jaialdia (BAD)

Bilboko Udalak antolatzen du BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia. Aurten ere joera eszeniko berriak dira protagonista, bereziki, egile bizien sorkuntzak eta arte eszenikoen eta beste lengoaia (musika, bideoa, performancea…) batzuen arteko elkarrizketak.

22.jaialdi honetan, bertako artista eta konpainiei laguntza eman nahi izan die programak, une latzak bizi baitituzte. Urriaren 25a bitartean, 24 emanaldi izango dira, eta, haien artean, tokiko erabateko bost estreinaldi. Emanaldiak toki hauetan egingo dira, besteak beste: Campos antzokia, La Fundición, Bilborock aretoa, Harrobia eta Artelan Berreginen Museoa.

Ikusi programa osoa hemen.