Pintxorik onenak Gasteizen izango dira

Miniature Pintxos Congress 2020 Euskadiko hiriburuan izango da Euskadiko eta Nafarroako pintxo-txapelketetako azken faseekin batera.

Urriaren 21etik 29ra Miniature Pintxos Congress 2020 izango da Gasteizen. Aurreko urteetan bezala, ekitaldiak sektore profesionalari zein publiko orokorrari zuzendutako ekintzak hartuko ditu barne. Helburua pintxoaren kultura sustatzea da, erakusketa teknikoen bidez, zuzeneko tailerrekin eta, aurten, Euskadiko eta Nafarroako pintxo-txapelketa nagusien azken faseekin..

Aurten Euskadiko eta Nafarroako 120tik gora ostalaritza-establezimendutako sukaldari izango dira ekitaldian, eta bueltan izango da Miniature Kids atala. Horrez gainera, afariak egingo dira, eta Miniature Iron Chef eta Eguzkiloreak emateko ekitaldia egingo dira, pintxoak kalitatearen arabera sailkatzeko.

Informazio gehiago hemen.