Dantza Hirian, Hondarribian

Mugaz gaindiko jaialdi ibiltari bat da, dantza garaikideko programazioa doan eskaintzen duena, eta Hondarribian izango da irailaren 27an.

Datorren igandean, irailak 27, 18:30ean Dantza Hirian jaialdiak dantza garaikidea Hondarribira ekarriko du; zehazki, Júlia Godino eta Alexa Moya dantzarien “Picnic on the Moon”  eta Zum Zum Teatreren “Hippos” lanak (bi konpainiak Kataluniakoak dira).

Mugaz gaindiko jaialdi ibiltari eta doako bat da, dantza garaikidea arkitekturarekin erlazionatzen du, eta arte hori arakatu eta herritarrei gerturatzen die, herrietako plaza eta kaleak adierazpen artistiko horren agertoki berezi bilakatuta.

Dantza Hirian (aurten 15. jaialdia da) 2020ko irailaren 11tik irailaren 27a arte izango da. Publiko guztiei zuzendutako proposamenak eskainiko dira egun horietan mugaz alde bateko eta besteko herrietan.

Informazio gehiago hemen