Ongi etorri, udazkena!
Zarautzek beso zabalik hartzen du 2020ko urtaro aldaketa hau. Izan ere, udazken honetan, herriko inguruneaz, kulturaz, naturaz, ondareaz eta enogastronomiaz gozatzeko dauden aukerak erakusteko irrikan dago.
Bai, egia, udan oso ondo pasatu dugu, horixe baietz, baina udazkenean ere goza dezazun nahi dute Zarautzen. Horregatik, bideo honekin, egun hauetan Zarautza etorri eta segurtasunez eta indarrean diren osasun-arauak betez Zarautz bizi dezazun gonbidatzen zaituzte.