Donostia, guztion helmuga

Turismo inklusibo eta irisgarri baten alde egiten jarraitzen du hiriak.

Donostia lanean ari da kalitatezko helmuga iraunkor bat izateko ez ezik, irisgarria ere izateko. Bisitari guztientzako zerbitzuak eta gune turistikoak eskainiko dituen helmuga bat izan nahi du.

Horretarako, irisgarritasunaren alde egin du, dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubide gisa; guztioi datorkigu ondo bizitzako uneren batean: ekipajea eramaten, haur-kotxeekin, lesionatzen garenean…  Helmuga erosoagoa eta seguruagoa izango da beti, kalitate handiagoko eskaintza izango du, eta arreta pertsonalizatua emango du.

Gainera, Donostia/San Sebastián Turismoak informazio-tresna berri bat jarri du martxan. accessibility.sansebastianturismoa.eus webguneaz ari gara, non hiriko baliabide nagusiak jasotzen baitira, irisgarritasun fisikoari, entzumenezkoari eta bisualari buruzko ezaugarriak barne direla. Edukiak etengabe areagotu eta eguneratuko dira.