Abuztua, jai giroan

Abuztua hilabete ezin hobea da Gasteizko (abuztuaren 4tik 9ra), Donostiako (abuztuaren 8tik 15era), Zarauzko (abuztuaren 14tik 23ra) eta Bilboko (abuztuaren 22tik 30era) jaietako tradizioak eta giro aparta ezagutzeko.

Abuztua hilabete ezin hobea da Gasteizko (abuztuaren 4tik 9ra), Donostiako (abuztuaren 8tik 15era), Zarauzko (abuztuaren 14tik 23ra) eta Bilboko (abuztuaren 22tik 30era) jaietako tradizioak eta giro aparta ezagutzeko.

Jaiak Gasteizen hasiko dira abuztuaren 4an, Andre Maria Zuriaren plazan txupinazoarekin eta Zeledonen jaitsierarekin. Hurrengo egunetan, blusen eta nesken kuadrillek, txarangek, erraldoi eta buruhandiek, paseillek, kontzertuek eta su artifizialek giroz beteko dituzte hiriko kaleak.

Abuztuaren 8an Donostiak hartuko du lekukoa, Alderdi Ederretik jaurtitzen den ohiko kanoikadarekin eta Artilleroaren abestiarekin. Aste Nagusian kontzertuak, haurrentzako jarduerak, Getariatik Donostiara egiten den itsas zeharkaldi ospetsua eta nazioarteko su artifizialen lehiaketa izango dira protagonista.

Abuztuaren 14an Zarauzko jaiak hasiko dira, Lege Zaharren Enparantzan egingo den ohiko txupinazoarekin. Egun horietan traineru estropadak, pilota profesionala, erraldoi eta buruhandiak, su artifizialak eta malekoiko kontzertuak izango dira, besteak beste.

Azkenik, Bilbok abuztuaren 22an emango dio hasiera Aste Nagusiari, Marijaia Arriaga Antzokiko balkoira agertzearekin batera, pregoiaren eta txupinazoaren ondoren. Bederatzi egunez konpartsak, gastronomia-lehiaketak, herri kirolak eta kontzertuak izango dira hiriko jai giroaren ardatz.