Azkena Rock Festival

2002az geroztik urtero bezala, Azkena Rock Festival (ARF) jaialdia itzuliko da Vitoria-Gasteizera.

2002az geroztik urtero bezala, Azkena Rock Festival (ARF) jaialdia itzuliko da Vitoria-Gasteizera. Rock jaialdi honek Mendizabalako esparrua dardararaziko du ekainaren 18, 19 eta 20an, Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives kartelburu dituela.

Rock’n’roll giro horretaz hiriaren erdialdean ere gozatu ahal izango da, Andre Maria Zuriaren plazako doako sarrerako kontzertuekin, eta Txiki ARFekin, hau da, familientzako prestatutako gunearekin, jaialdia barrutik bizi dezaten kontzertuen, tailerren eta jardueren bidez.

Informazio gehiago hemen: Azkena Rock Festival