Cimasub: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa Zarautzen

Otsailaren 10ean, CIMASUB TOUR 24/25 zikloaren 15. edizioa hasi zen Zarautzen, zinema-egitarau, hezkuntza-jarduera eta argazki-erakusketa zirraragarriekin.

Zarautzeko 15.garren Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren posterra

Hilabete honetan, interesa duten guztiak “Merkatu plazara” joan ahalko dira, urpeko ekosistemaren edertasunaz blaituko dituen argazki-erakusketaz gozatzeko. Erakusgai egongo diren 24 irudiek itsas paisaia ikusgarrienen sakontasun misteriotsuetara eramango dituzte bisitariak. 

Hileko hurrengo hiru asteazkenetan, 19:00etan, hainbat proiekzio emango dituzte Modelo aretoan. Besteak beste biodibertsitatea, jasangarritasuna eta ozeanora lotutako giza istorioak jorratzen dituzten film laburren eta dokumentalen bidez itsasoaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera paregabea, zinez. Gainera, aurkeztutako ekoizpenik onenak sarituko dituzte.

Guztia doan.