Gutun Zuria Bilbao. Letren nazioarteko jaialdia 2025

Otsailaren 25etik martxoaren 5era bitartean, Bilboko literatur topaketarik garrantzitsuena egingo da.

Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia 2025ko logoa

Gutun Zuria Bilbao jaialdiak, urtero-urtero, “gutun zuri” bat ematen die tokiko eta nazioarteko egileei, beren pentsamenduak garatu ditzaten eta, gero, bertaratzen direnekin partekatu eta kontrastatu, hitzaldien, mahai-inguruen eta eztabaiden bidez. Ekitaldi hau pentsamendu-lurralde berrien, eraldaketa sozialen eta irudietan, moduetan eta denboretan izandako aldaketa paradigmatikoen arteko lotune bihurtuko da. Edizio bakoitzean, dozenaka profesional igarotzen dira bertatik, askotariko diziplinak oinarri, hala nola hitza, saiakera, edizioa, antropologia, soziologia, filosofia, kazetaritza, ikerketa, arte bisualak eta zuzeneko arteak.