IV. HONDARRIBIKO MUSIKA-FILM LABURREN JAIALDIA

Azaroaren 14, 15 eta 16an, AMUA Musika-Film Laburren Jaialdiaren IV. edizioa egingo da Hondarribian. Gainera, nobedadeak ekarriko ditu, bi sekzio berri sortu baitituzte: ABL AMUA BIDEOKLIP LEHIAKETA eta AMUA BOTA!, musikako bideo-sorkuntzako lehiaketa.

Musika eta zinema ardatz, arte eszenikoen bi diziplina horiek sortutako sinergiaren inguruko egitaraua eskaintzen du AMUAk. Irratia zuzenean, kontzertu pedagogikoak, musika-dokumentalak, biniloen azoka eta askoz ere gehiago aurkituko dituzu Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean.

Urteroko topaketa honek zuzendaritzako, ekoizpeneko, musikako eta abarreko profesionalak eta adin guztietako zinemazale eta musikazaleak elkartzen ditu, kulturaz ikasi eta gozatzeko gune batean.