Turismo Bulegotik, eta gidari profesionalekin batera, bisita gidatuak egin ahal izango dira Alde Zaharrera eta Zabalgunera Aste Santu osoan zehar. Bisitak larunbat eta igandeetan egiten dira normalean, baina, datak direla-eta, bisiten datak luzatu egin dira.
Alde Zaharreko ibilbidea, 10:00etan, Erdi Aroko Bilboa ezagutzeko da. Bisita harresietatik, Santiago katedraletik, Plaza Berritik eta Erriberako azokatik igarotzen da, 500 urte baino gehiagoko historiarekin, eta oraindik duen bizitasuna ikusteko aukera emango du.
Bestalde, Zabalguneko ibilbidean, 12:00etan, Bilboren garapen urbanistikoa erakusten da, XIX. mendetik orain arteko arkitekturarekin. Ibilbidea Zabalgunetik eta Abandoibarratik igaroko da, non hiria aire zabaleko arkitektura eta eskultura museo bat bezala izango da. Bertan, Bilbo abangoardista eta modernoago bat ikusteko aukera izango da.