Euskal Jai Egunik gabe, baina kultura ugari, higiene- eta segurtasun-neurri guztiekin. Halakoa izaten ari da 2020ko Zarauzko Euskal Astea.
«Egoera berezia bizi dugu», azpimarratu du Zarauzko alkate Xabier Txurrukak. Hori dela eta, bestelako Euskal Aste batean murgilduta dago herria, kulturarekiko konpromisoa mantenduz. Hala, Udalak erabaki du urtero Modelo aretoan egiten diren txapelketak mantentzea, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatuta.
Gaur, 19:00etan, Trikitilari Gazteen Txapelketa izango da; bihar, 18:00etan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa; ostiralean, 22:00etan, Bertsolari Gazteen Sariketako Finala; eta larunbatean, 11:00etan, XXXII. Aurresku Txapelketa.
Asteartean, irailak 8, Zarautz Abesbatzak salbea abestuko du frantziskotarren elizan, 20:00etan, eta, hurrengo egunean, Schola Cantorum taldeak meza nagusia abestuko du 10:30ean toki berean.
Ikusi programa hemen.