Art&Music km 0, asteazkenero Guggenheim Museoan

Bilboko girorik coolenak eta musikak bat egiten dute uztailean eta abuztuan Museoko terrazan

Egin tokia zure agendan uztaileko eta abuztuko asteazken arratsaldeetan, plan berezi-berezi bat baituzu. Hemen da Art&Music, lagunarte ederrean Bilboko girorik erakargarrienaz gozatzeko ekitaldia. Astean behin, erlaxatu zaitez zuzeneko jazz musikak lagunduta Museoko terrazan zerbait hartzen duzun bitartean. Aukeratu ditugun km 0 taldeek aho zabalik utziko zaituzte bere erritmo eta nortasunarekin.

Erreserbatu sarrera Museoko webgunean; konbinatu bat ere sartzen da (edo, nahiago baduzu, bi kopa ardo edo bi garagardo), lagunartean musikaz eta elkarrizketaz gozatzeko.

Uztaileko eta abuztuko asteazken guztietan duzu hitzordua 19:00etatik aurrera Museoko Bistró tabernako terrazan. Publiko orokorrarentzako prezioa 10 € da, eta, Museoaren Lagunentzat, 8 €.

Eguraldi txarraren ondorioz emanaldia bertan behera utzi behar izanez gero, sarreren diru guztia itzuliko da.

Informazio gehiago hemen