Aurtengo uda garai paregabea da Donostiaz gozatzeko. Horregatik, 2020. urtea urte ahaztezin bihurtzeko 15 modu aurkezten dizkizu Donostiak.
Inguratzen gaituen guztia arretaz aztertzeko, gauza txikiak estimatzeko eta plan eta jarduera guztiez lagunarte ederrean gozatzeko unea da. Donostia paradisu bat da, eta (berr)ezagutzera gonbidatzen zaitugu; berdin dio Donostiarra zaren edo egun batzuetarako zatozen!
Shopping onena, Donostiako Belle Epoque garaia, kirolak, kultura eta ongizatea. Guztia egin daiteke hilabete hauetan. Zain duzu Donostiaren edertasuna.