Bilbao

Moyua Plaza

Plaza honetan, iturriaren eta lorategien inguruan, eklektizismoaren, arrazionalismoaren, faxismoaren eta arkitektura modernoko azken eraikuntzen adibideak ditugu.

Txabarri jauregi neoflamenkoak eta Frantziako bigarren inperioko estiloko Carlton hotelak handitasuna ematen diote Bilboko erosketa-gune garrantzitsu honi.

Zortzi kale (benetan lau dira) elkartzen dira hemen; Rekalde zumarkaletik eta itsasadarrerantz hartuta, plazatik aterako gara.