Bilbao

Txabarri Jauregia

Palacio Chavarri

XIX. mendearen bukaerako Bilboko arkitekturaren eredu ederra da Txabarri jauregia, Bizkaiko Gobernuaren ordezkaritzaren egungo egoitza.

Aurrealdean, deigarriak dira kolore eta konposizio bereziak, leiho guztiak dira desberdinak eta teilatua ikusgarria da.

Paul Hankar belgikar arkitektoak diseinatu zuen 1889an (Bruselan eraiki zuen Zegers-Regnard hotelean inspiratuta), eta Victor Txabarri enpresari eta Trianoko markesaren etxebizitza izan zen.