Zinemastea

Zinemasteak zinemaren hiriburu bihurtzen du Gasteiz astebetez.

Jaialdia finkatuta dago jada hiriko kultura-agendan, eta egile-filmen, estreinaldien eta nazioarteko zinema independentearen hautaketa zaindu bat hurbiltzen die ikus-entzuleei.

Edizio hau berritasun batekin datorkigu: emanaldi guztiak Arkabian egingo dira, zazpigarren artean espezializatutako giro hurbila sortzeko. Proposamen zinematografiko berriak deskubritu eta euskal zinemagileek zuzendu edo ekoitzitako zinemaz gozatzeko aukera bikaina da. Urtarrilaren 24tik otsailaren 1era bitartean, egunean film luze bat edo bi emango dira.

Zinemastea, 40 edizio baino gehiagorekin, hiriko kultur erreferente bat da, eta, ikus-entzuleei kalitateko proposamen berritzaileak hurbiltzeaz gainera, euskal zinema bizi eta partekatzen duen toki gisa finkatzen du Gasteiz.