Zozketa tradizional hori 1781. urtean hasi ziren egiten, San Prudentzio adinekoen egoitzarako dirua biltzeko —Gasteizko Hospizio gisa sortu zen—. Aurten, 18:00etan egingo da zozketa, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Egun horretan bertan egingo da San Anton Txiki ere. Ekitaldi horretan, txokolatezko bi txerri zozketatuko dira hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen artean, tradizio horri bizirik eusteko. Zozketaren amaiera girotzeko, Udal Folklore Akademiaren emanaldia eta zezensuzkoa izango dira.