GASTEIZKO JAZZALDIA
Musikaz betetako uztail honetan motorrak berotzeko, Gasteizko Jazzaldiaren 46. edizioarekin hasiko gara, The Bad Plus buru duen luxuzko kartel batekin. Lau egunetan zehar, uztailaren 5etik 8ra, Immanuel Wilkins, Kandace Springs, Ariel Brínguez edo Baldo Martínez bezalako artista ospetsuez gozatzeko aukera egongo da.
BBK LIVE
Aurten ere, eta Formatu handiko festibal onenaren eta kanpatzeko gune onenaren kategorietan Fest sariak irabazi ondoren, BBK Live festibalaren 16. edizioa inoiz baino indartsuago itzuliko da. Hiru egunez, uztailaren 6an, 7an eta 8an, Kobetamendiko zelaiak eta hiria honako talde hauen eszenatoki izango dira: Artik Monkeys, Pavement, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Love of Lesbian eta beste asko. Zazpi eszenatoki, aire zabalean egiten direnen artean nazioarteko erreferentziazko jaialdi batez gozatzeko. Ehun talde inguruk joko dute bertan.
Egitaraua kontsultatu dezakezu top jaialdi batez gozatzeko!
HONDARRIBIAN JAZZ
Uztailaren 10etik 16rako astean jazza izango da protagonista Hondarribian. Ordainpeko eta doako kontzertuak itsasora iraulitako hiri batean, pintxoek banderadun lana egiten duten gastronomiarekin eta giro paregabearekin.
Aurten, jazza emakumeen ikuspegitik hedatzeko, sustatzeko eta garatzeko agertoki bat sortzea erabaki du jaialdiak: Woman In Hondarribian Jazz. Gune honen helburua emakumeek jazzean eta, oro har, musikan duten ordezkaritza handitzen laguntzea da.
Bota begirada bat programari eta urbildu zaitez Hondarribira!
https://www.hondarribianjazz.eus/eu/
DONOSTIAKO JAZZALDIA
Uztaila ixteko, erritmoa Donostiako Keler Gunera mugituko da 58. jazzaldiarekin, uztailaren 21etik 25era. 49 kontzertu izango dira guztira (horietatik 46 sarrera dohainarekin). Norah Jones, Ben Harper, Pat Metheny edo Joss Stone izango dira aurtengo luxuzko kartelean, besteak beste, bai eta maila oso altuko beste artista batzuk ere.