Zuloaga jauregia hirigune historikoan dagoen hiri-jauregi bat da. Jauregiaren zatirik handiena XVIII. mendekoa da.
Udal-liburutegia eta artxibo historikoa daude bertan. Monumentu historiko gisa katalogatuta dago. Antzinako dorretxe baten gainean berreraiki zen; hiru fatxada libre eta mehelin bat ditu. Parrokia-elizatik gertu dago.