Bilbao

Zinebi

Azaroa

Mende-erditik gorako ibilbidea du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI). Ateak berriro irekiko ditu azaroaren 18an, eta oraingoan ere egitarau zabal bat eskainiko du: film laburrak, dokumental luzeak, ziklo paraleloak eta zinemagile ospetsuen bisitak.

Ohitura den bezala, emanaldiak Arriaga Antzokian eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan emango dira.