Donostia / San Sebastián

Victoria Eugenia Antzokia

victoria eugenia

Belle Epoqueko diseinu tipikoa du, baina, aldi berean, gaurkotasun handiko izaera du. Victoria Eugenia antzokiak ehun urte bete zituen 2012an.

Hiriaren erdialdean dago, Kursaali begira eta Urumea ibaiaren ertzean. Victoria Eugenia antzokiak askotariko eta etengabe aldatzen den programazioa eskaintzen dio bisitariari.

Francisco Urkola arkitektoak 1912. urtean sortu zuen eraikina; harearriz egina da, eta dekorazio-motibo platereskoak eta Espainiako Errenazimentuko formak ditu.