Bilbao

Santiago Katedrala

Catedral de Santiago

Bilboko katedral-basilika Done Jakue apostoluari dago eskainita, 1643tik hiriko zaindari ofiziala denari.

XV. mendean eraiki zen, eta estilo gotikokoa da, baina dorrea eta fatxada estilo neogotikokoak dira. Askotan birgaitu dute, 2000. urtean azkenekoz; hamar urtez egon zen publikoarentzat itxita, zaharberritze-lan handiak egin baitzituzten.

Barruko klaustro gotikoa, Aingeruaren Atea (Erromesen Atea ere esaten diote, eta gotiko loredunaren adibide da) eta dorrea bereziki ederrak dira. Dorre horrek, udal-artxiboan jasota dagoenez, “Bilboko biztanle kulturadunen gustu onarekin” bat egiten du.

26 aldare ditu, eta pelegrinazio-tokia da.