Vitoria-Gasteiz

Santa Maria katedrala

catedral Santa Maria 1

Gasteizko Santa Maria Katedralaren zaharberrikuntzak irabazi du Europar Batasunak kultura ondarea zaindu eta hobetzeko lanengatik ematen duen saririk handiena.

Europa Nostra 2002 Saria, ezagutza bereziaren mailan, Espainiari eman zaion garrantzitsuena da.

Katedrala berreskuratzeko plana proiektu bizia eta jendeari irekia da.
Bisita-mota aukeratu dezakezu: Katedrala bera, edo dorrea nahiz harresia gehituta. “Argiaren Elizpea” bisita egin dezakezu, haurrentzako bisitetan edo bisita teknikoetan parte har dezakezu, eta Añanako Gatz Haranarekin konbina dezakezu.