San Migel eliza (XIV. mendea) Andre Mari Zuriaren plazan dago, eta hiriko zaindariaren irudiarekiko horma-hobi bat du.
Absidea balio historiko handikoa da, han baitago hiru mendez “Gasteizko aihotz” sinbolikoa gorde zuen horma-hobia, zeinaren aurrean zin egiten baitzuen hiriko prokuradoreak kargua hartzen zuenean.
Tenpluaren barrualdean, erretaula nagusiaz –hiriko garrantzitsuena da, Gregorio Fernándezena (XVII. mendea)– gainera, aipagarriak dira bederatzi kaperak, sakristia, korua, Biltzar Gela eta Kapera Nagusiko erretaula.
Gotikoa, XIV. mendea