Vitoria-Gasteiz

San Bizente Martiriaren eliza

San Vicente

Alde zaharrean egin zuten azken eliza da San Bizente Martiriarena.

Antzina hiribilduaren hego-ekialdeko ertza babesten zuen San Bizente gotorlekuaren gainean eraiki zuten XV. mendearen amaieran eta XVI.aren hasieran. Ezaugarri gotikoak eta errenazentistak ditu.

Altuera berean gurutze-gangaz eta arku tertzeletez estalitako hiru nabe ditu. Barnean, Gurutze Santuaren kapera, korua eta Karmengo Amaren kapera (Errenazimentu berantiarreko elementuak ditu) nabarmentzen dira.