Bilboko Plaza Barria Euskal Herriko espazio publiko neoklasiko garrantzitsuenetako bat da. Euskal Herrian badira halako hiri-monumentuak, besteak beste, Gasteizen eta Donostian.
Plaza gorakada ekonomikoarekin batera eraiki zen, XVIII. mendeko azken hamarkadetatik aurrera egin nahi zen hiriaren berrikuntzari erantzuteko.