Ortuño Ibañez de Aguirre gortesau ospetsuaren eta haren emazte Maria Eskibel Arratiaren aginduz eraiki zen jauregia. Apezpikuen egoitza izan zen garai batean. Ur Biltegi Zaharrarekin bat eginda dago, eta lurpeko pasabide batetik igarotzen da batetik bestera; erakusketak eta ekitaldiak egiteko erabiltzen da eraikin berezi hori.