Donostia / San Sebastián

Miramar Jauregia

miramar

Errege-familiaren udako egonaldietarako egin zuten 1893an, errege-familiak urte horretatik aurrera Donostia aukeratu baitzuen uda igarotzeko.

Ikuspegi zoragarria du, badiako bi hondartzak eta, aurrez aurre, Santa Klara uhartea ikusten baitira.

Miramar jauregia “Ana erreginaren cottage ingelesa” estiloan eraiki zen, Seldon Wornum arkitekto ingelesa zuzendari zela; arkitekto horrek Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko jauregi batzuk ere diseinatu zituen.