Vitoria-Gasteiz

Maria Sortzez Garbiaren katedrala

catedral

Maria Sortzez Garbiaren Katedrala (Katedral Berria) Gasteizko eraikin neogotiko garrantzitsuena da. Florida parkearen parean dago, eta eskultura-multzo interesgarri batzuk –gehienak kriptan– eta gargola bitxi batzuk ditu.

1862an Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako elizbarrutia sortu zenean, katedral berri bat beharrezkoa zela ikusi zuten, Santa Maria Katedrala egoera txarrean zegoelako eta txikiegia zelako apaiz guztiak bertan batzeko. 1904an hasi zituzten eliza berria egiteko lanak, eta eraikina 1969an inauguratu zuten.