Vitoria-Gasteiz

Maria Sortzez Garbiaren katedrala – Arte Sakratuaren Museoa

Museo Diocesano de Arte Sacro

Arabako Arte Sakratuaren Museoa Andre Maria Sortzez Garbiaren katedraleko (Katedral Berria) girolan dago. Eraikina XX. mendean eraiki zen, eta estilo neogotikokoa da.

Barrualdea gardena da eta garaiera handiko bost nabe ditu, zeinak Maumejean etxeko beirate zoragarriek argitzen baitituzte. Espiritualtasunak eta museoaren alorrak bat egiten dute tenpluan; izan ere, girolako kaperak museo-areto bihurtzen dira.