Vitoria-Gasteiz

Kordoi Etxea

Casa Cordon Boveda

Sarrerako arkuetako baten inguruan harrizko soka frantziskotar bat ageri duelako du Kordoi Etxeak izen hori. Erdi Aroko eraikin zibilen adibide bitxia da. Pedro Sanchez Bilbao merkatariaren aginduz eraiki zuten XV. mendean.

Antzinako dorre baten aztarnak ditu barruan, eta behe Erdi Aroko merkataritza-etxe baten ezaugarri ugari mantentzen ditu. Horrez gainera, izar-ganga gotiko bat duen eraikin zibil bakarretako bat da. Bi arku zorrotz handi ditu fatxada nagusian.