Uhartea Hondarribiarena zen antzina, eta gaur egun Irunek eta Hendaiak partekatzen dute, bakoitzak urtean 6 hilabetez baitu haren ardura.
Orain 2.000 m2 ditu, eta egonkor dago egindako babes-lanei esker.
Munduko jabekidetza txikiena da, eta izen asko jarri izan zaizkio. Frantsesez “Île de l’hôpital” esaten zaio gehienbat, eta gaztelaniaz “Isla de los Faisanes” da, itxura guztien arabera, frantsesezko izen bat gaizki itzuli zelako bere garaian.
Euskaraz Konpantzia esaten diote batzuek oraindik; XVII. mendean uharte horretan egin ziren konferentzietatik dator izena, zalantzarik gabe.