Hondarribiko tokirik garaienean dago gaztelua. Arma plazara irekitzen da fatxada nagusia; antzina armada entrenatzen zen han, eta errege-aldarrikatzeak egiten ziren.
Turismoko paradore bezala birgaitu da. Hiriko eraikin esanguratsuenetako bat da. Oinplano angeluzuzeneko gotorleku bat da. Erdi Aroan eraiki zen, Hondarribia zegoen muinoko alderik altuenean.