Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Ikusgai dagoen bilduma Bilboko itsasadarreko eta portuko itsas jarduerei eta, oro har, itsas kulturari erreferentzia egiten dieten elementu eta objektuetan oinarritzen da.
Garrantzi berezia eman zaie gure herriko itsasoko historiaren protagonista diren gizon-emakumeekin lotura estua duten piezei.