Hondarribia - Irun

Irugurutzeta Labeak

Hornos Irugurutzeta 02

Irugurutzetako meategi inguruko interpretazio eremua, egungo eraikinaren zulo-biltegian dago; Irugurutzetan egin zen meatzaritza-jarduerari buruzko ikus-entzunezko azalpen bat ematen da, Irungo meatzaritzaren gaia sakondu nahi duenarentzat.

Eremu horretan abiatzen da labe-multzoa bisitatzeko ibilbidea; hala, hemen egin zen industria-prozesua ondo ulertuko dugu. Nahi izanez gero, Irugurutzeta errekaren gaineko igarobide batetik meatzaritza galeria batera joan gaitezke, mea ateratzeko lanak nola egiten ziren ikusteko.