Vitoria-Gasteiz

Harresia

muralla

Hiriko harresiari esker, XI. mendean Gasteizen inguruan (Antso Jakitunak 1181ean Vitoria fundatu aurretik) eraiki zen gotorlekuaren parte bat ezagutu dezakegu. Gasteiz inguratzen zuen harresi osoaz arduratzen den asmo handiko plan baten parte da berreskuratutako zati hori. Bisita gidatuak eskaintzen dira hiriko harresia ezagutu nahi dutenentzat.