Hondarribia - Irun

Harresia

Baluarte02

Hiribildua inguratzen duten harresiak (XVI.-XVII. mendeak) bastioi erako gotorleku-sistemaren parte dira.

Lau baluarte gorde dira gaur egun arte: San Nikolas, Erreginarena (XX. mendean berreraiki zen neurri batean), San Felipe eta Santiago. Azken bi horiek ez dira osorik kontserbatu.

San Felipe eta Erreginaren baluarteak batzen dituzten errezel erraldoiak ikus daitezke, eta Erreginarena eta San Nikolas batzen dituena ere bai. Oso interesgarria da, bestalde, Santa Maria kuboa; izen bereko barruti harresituan sartzeko ate nagusiaren ondoan dago, eta partzialki mantendu da.