Artea aire zabalean, guztientzat. Hori da Donostiaren bereizgarri nagusietako bat.
Hirian zehar paseatzen ibilita, artista handien obrez goza daiteke, besteak beste, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obrez. Konposizio horiek ezin hobeto integratzen dira hiriaren fisionomian, ingurune naturalarekiko elkarrizketa sakonean. Eduardo Chillida eskultoreak (Donostia, 1924-2002) eta Luis Peña Ganchegui arkitektoak (Oñati, 1926 – Donostia, 2009) egina, Haizearen Orrazia edertasun hutsaren erakusgarri paregabea da, artearen eta paisaiaren arteko elkarrizketa sakona.